SARRERA

Aurten, haur hezkuntzako ikasketak amaitzen ari naiz, eta orain konturatu naiz zenbat gauza berri ikasi ditudan lau urte hauetan.

Azken urte honetan, erronka polita planteatu digute minorreko ikasgai honetan. Honetan, nire bi ametsak; antzerkia eta irakaskuntza, pixka bat gehiago sakontzen eta horiei buruz informazioa bilatzen hasi behar nahi. Horiei buruz gehiago jakiteko eta menperatzeko.

Oso lan garrantzitsua da niretzat, asko interesatzen baitzait dramatizazioari eta antzerkiari buruzko gauza berriak jakitea. Horregatik, esan daiteke lan honekin nahiko motibatuta nagoela, etorkizunerako balioko didaten ideia berriak aurkitzeko gogoz bainabil.

Lan honetan antzerkiari, dramatizazioari eta jolas dramatikoari buruz hitz egingo dut. Eskola guztietan ezinbestekoak diren hiru alderdi, nire ustez. Lan honetan autore, liburu, artikulu zientifiko eta abarren ideia desberdinak nahastuko dira, gaian gehiago sakontzeko asmoz. Halaber, lan honen gai nagusiari buruzko nire ikuspuntua emango dut azkeneko horri batzuetan.

Lan hau aurrera eramateko, nik hasieran espero nuena baino denbora gehiago eman dut. Izan ere, informazio fidagarria eskuratzeko, hainbat leku desberdinetatik atera behar izan dut. Hasteko, lan hau jaso bezain pronto, nire antzerki eskolako irakasleei esan nien gaiarekin erlazioa zuen libururen bat gomendatzeko. Nire irakasleek bi liburu desberdin proposatu zidaten, erreferentzietan agertzen diren bi liburu bakarrak. Horiek irakurtzeaz gain, hainbat artikulu zientifiko, tesi eta web-orrialde fidagarrietan Dramatizazioari buruz informazioa irakurtzen hasi nintzen. Ondoren, gehien gustatzen zitzaidana, Word orrialde batean itsasten nuen, eta, behin informazio guztia izanda, informazioa batzen eta laburbiltzen hasi nintzen.

Egia esan, ez da bat ere erraza izan prozesu honen lana bakarrik egitea, gauza asko irakurri eta laburtu behar izan ditudalako inoren laguntzarekin. Hala eta guztiz ere, lehen ez nekizkien gauza berri asko ikasi ditut eta orain lana bukatuta dagoela esan daiteke, lana merezi izan duela. Gainera, irakurri ditudan bi liburu horiek, horri buruz gehiago irakurtzeko gogoak eman didate.